Itxi

Faktoria

Donostiako zinemaldia

'Kalebegiakeko laburmetraiak Belodromoan ikustea polita izango da'

Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiko zuzendariordea eta Koldo Almandoz zinemagilea Euskadi Irratian.

  • 22:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

48 ordu baino ez dira gelditzen Donostiako Zinemaldiari abiatzeko, eta azkeneko prestaketak egiten ari dira. Aurten zailtasun handiekin, astearte gaueko euriteak pelikulak iragartzeko kartelak behera bota dituela.

Egoera konpontzea uste baino zailagoa dela aitortu digu Maialen Beloki Zinemaldiko zuzendariordeak baina, egoera bideratzeko urratsak ematen hasi dira.

Aurten Donostian izango diren izarrez gain, Belodromoan datorren asteazkenean eskainiko duten Kalebegiak proiektuaren laburmetraiak goraipatu dituzte Beloki eta Almandozek. Belodromoaren pantaila handian, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzarekin elkarlanean, 12 zinemagileek egin dituzten laburmetraiak ikustea oso berezia, "oso polita" izango dela esan digute. Laburmetraia egin dutenen artean dago Koldo Almandoz, 'Faktoria'ko kolaboratzailea. Laburmetraiaz gain, Donostiako Zinemaldian bere lehen luzemetraia aurkeztuko du, Sipo Phantasma.