Faktoria
Deaking hicks+Dorronsoro
'Banjoa eta trikitixak oso ondo egiten dute bat'
Eneko Dorronsoro Ataundarraren trikitixa, Thomas Deakinsen klarinetea eta Lukas Hicsen banjoaren arteko fusioa izan ditugu zuzenean 'Faktoria'n.
-
24:28 min
Duela bi urte ezagutu zuten elkar Lucas Hicks estatubatuarrak eta Eneko Dorronsoro ataundar trikitilariak. Joseba Tapia trikitilariak antolatutako banjo ikastaroan izan zen. Harreman berezia sortu zen bien artean eta Dorronsororen Ataungo etxean trikitia, eta banjoa batera jo zuten lehenengo aldian sortu zen magiaz berehala ohartu ziren. Harrezkero, harremana mantendu dute. Lucas Hicks urtero etorri da Ataunera, baita Dorronsoro Amerikako Estatu Batuetara eta Kanadara ere.
Thomas Deakin eta Lucas Hicks bikote amerikarrak "Deakin Hicks" taldea osatzen dute. Euskal Herrian, Eneko Dorrosororen trikitixarekin batera osatzen dute taldea. Bikote amerikarraren bidaia ordaintzeko kontzertuak egiten dituzte eta gaur Ataunen izango dira, Aian. Bihar eta igandean Iruñean eta ostiralean Donostian, Dokan.