Itxi

Faktoria

KULTURA

"Uda gau bateko ametsa": esperientzia magikoa

Gaur estreinatuko da Kristina Enea parkean "Uda gau bateko ametsa" antzezlana. Bart gaueko entsegu orokorrean izan ginen eta aurrerapen moduan antzezlanaren esentzia ekarri dugu gure uhinetara.

  • uda gau bateko ametsa

    13:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Uda gau bateko ametsa", gaur izango da William Shakespeareren antzezlan klasiko goretsiaren euskarazko estrenaldi mundiala Donostiako Kristina Enea parkean, Donostia 2016 kultur hiriburutzaren baitan. Gaurtik uztailaren 24era, astean sei egunetan eskainiko dute, euskaraz eta gaztelaniaz. Bart izan zen entsegu orokorra, eta bertan izan zen Ane Albisu, mikrofonoa hartuta. Gaur kontatu digu bertan bizitako "esperientzia magikoa", eta antzezleen hitzak ere ekarri ditu, Aitziber Garmendia eta Gorka Otxoarenak.

Antzezlana basoan barrena egindako ibilbide batean ikusten da, zortzi gunetan geldituz. Bidean, ispilu erraldoiak, txoko magikoak, jantzi zoragarriak, aktoreak zuhaitz gainean, armairuan, besaulkietan, ohean... sorpresaz betetako ibilbidea da. Maitasun katramila eternoak ageri dira, baina oso gaurkotuak. Ane Albisuk detaile guztiekin kontatu digu Kristina Enean sartu eta atera arte bizitakoa. Ibilbidea berarekin batera egindako jendearen irudipenak eta iritziak ere bildu ditu.

"Uda gau bateko ametsa" antzezlana ikusteko sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko. Beraz, sarrera esku artean ez duzuenok hurrengo aukera baten zain egon beharko duzue. Sarrera duzuenok, berriz, gozatu ikuskizunaz.