Faktoria
Udako oinetakoak
Xabier Benegas: 'Txankletak? Soilik hondartzan edo pistinan'
Udan ohikoa da txankleten eta gisakoen erabilera, baina Xabier Benegas Euskadiko Podologoen Kolegioko presidenteak azaldu digunez, ez dira batere egokiak eta osasun arazoak sortzen dituzte.
-
16:36 min
Txankletak, kautxuzko zueko edo eskalapoiak eta alpargatak dira udan maiz ikusten eta guk geuk ere janzten ditugun oinetako motak. Freskoak bai, eta agian politak ere bai, baina ez genituzke gehiegi erabili beharko, osasun arazoak ekidin nahi baditugu behintzat.
Halaxe azaldu digu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n Xabier Benegas Euskadiko Podologoen Kolegioko presidenteak. Fascitisa, tenditinitisa, belauneko mina edota bizkarreko arazoak izan ditzakegu oinetako egokia erabiltzen ez baldin badugu. Gomendioen artean, galtzerdiak edo pikiak erabiltzea. Beti. Gure izerdiak bakterioak botatzen baititu, Benegasek azaldu digunez, eta izerdia bota eta oina garbi eta fresko dugunean berriz ere oinetako horiek jartzen baditugu, guk bota ditugun bakterioekin kutsatu gaitezkeela azaldu digu.
Oinetako egokia aukeratzerako orduan, materialari ere erreparatu beharko genioke. Plastiko eta gisarakoekin azala egosi eta urratu baitaiteke. Oinetakoak erosteko ordurik onena? Arratsaldeko bostak eta seiak artean.