Itxi

Faktoria

Ollerieta

'Pichiak 'hazita' dabiltza, egindakoak ez baitu inolako ondoriorik'

Ollerieta auzoko bizilagun batek kontatu digu, Pichien ekintzak gero eta larriagoak direla ondoriorik ez dagoelako. "Gure etxeetan sartzen ikusi ditugu, mehatxatuta gaude, gure kotxeak apurtu dituzte"

  • 7:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erakundeen aldetik, hitzez haratago, benetako inplikazioa eskatu dute beste behin ere Ollerieta auzoko bizilagunek, eta halaxe egingo dute gaur arratsaldeko 19:00etan deitu duten manifestazioan. Bilboko Justizia Jauregitik abiatu eta Foru Aldundiaren Jauregian izango du helmuga. Izan ere, bizilagunek salatu dute "Pichien familiakoen adin txikikoen gainean ez dago inolako kontrolik. Ez dira eskolara joaten. Kalean hazten eta hezten ari dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiak badu irtenbide bat emateko eskumena".

Auzoan beldurrez bizi direla kontatu digu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n bere izena publiko egin nahi ez duen bizilagunetako batek. "Gure kotxeak apurtzen ikusi ditugu, gure etxeetara sartzen, etengabe mehatxatzen gaituzte. Arazoa oso-oso larria da. Hemen bizi ez denak ez daki", esan digu. Pichien familiak burutzen dituzten lapurretak eta ekintzak gero eta larriagoak direla ere erantsi du Olllerieta auzoko bizilagunak, egiten dutenak ez duelako sekula ondoriorik, kontatu digunez. "Oso tenso bizi gara. Egunero ikusi behar ditugu aurrez-aurre, eta ondoriorik ez dagoenez, hazita dabiltza auzoan gora eta behera."

“Bizilagunentzat justizia. Delinkuentzia kanpora, foru aldundia errudun, benetako tutela YA!” lelopean egingo da gaur arratsaldean manifestazioa, benetako irtenbidea eta konponbidea eskatzeko. "Integrazioarena konponbide egokia da, baina epe luzera begira. Nola luzatuko diogu eskua lapurtzen digunari? Mehatxatzen digunari? Beldurra eragiten digunari? Nik ez dut nahi nire alabak mehatxatuta bizi daitezen, ez dut nahi beldurtuta ateratzea kalera" esan digu Maider izena jarri diogun Ollerieta auzoko bizilagunak.