Itxi

Faktoria

Hondarribitik Greziara

'Haurren irribarreen atzean tristura eta etsipena daude'

B.F.

EiTB

Hondarribitik Greziara joan den boluntario taldeko kidea da Asier Perez-Karkamo kazetaria. Bertako errefuxiatuen egoera zein den kontatu digu 'Faktoria'n.

  • Iturria: Asier Perez-Karkamo. Bidasoko Hitza.

    Iturria: Asier Perez-Karkamo. Bidasoko Hitza.

Grezia eta Albania arteko mugan, Katsikaseko errefuxiatu gunean, Hondarribitik joandako zazpi laguneko talde bat dago. Asier Perez-Karkamo 'Bidasoko Hitza'ko kazetaria horietako bat da. Gaur goizeko 'Faktoria'n, Asierrekin eta bertan lanean dauden boluntarioekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Hondarribitik joandako taldeak errefuxiatuei laguntzeko bi trailer bete zituzten, arropa, zapata, janari eta bestelako oinarrizko produktuekin. Hemen bildutakoak errefuxiatuen artean banatzen ari dira orain, eta han dabiltzan gobernuz kanpoko erakundeei laguntzen saiatzen ari dira.

Katsikasen hilabete daraman Hondarribiko taldeak egiten duen lanaren berri ematen ari da 'Bidasoko Hitza'n. Bertan, #HONDARRIBITIKGREZIARA izeneko atalean, eguneroko gazi-gozoen kronikak idazten ditu kazetariak.