Itxi

Faktoria

Hezkuntza

Uriarte: 'Onartezina da LOMCEren azterketarako bilerara deitzea'

B.F.

EiTB

Cristina Uriarte Hezkuntza eta Kultura sailburuak 6. mailako ebaluazio froga eta selektibitatea izan ditu hizpide, besteak beste.

Cristina Uriarte Hezkuntza eta Kultura sailburua ‘Faktoria’n izan da gaur goizean. Besteak beste, LOMCE legea izan du hizpide Maite Artolarekin.

Argi esan du sailburuak, Euskadik ez du parte hartuko LOMCE legea aztertzeko Iñigo Méndez de Vigo ministroak deitu duen bileran. Sailburuak esan duenez, aspaldi esan zion ministroari errebalidak marra gorria direla Eusko Jaurlaritzarentzat.

Gainera, LOMCE legearen nondik norakoak aztertzeko bilerara deitzea “onartezina” dela esan du Cristina Uriartek ‘Faktoria’n. Sailburuak Jaurlaritzak ibilbide propioa duela nabarmendu nahi izan du, eta ebaluazio sistema berezia lantzen ari direla.

Aurtengo ebaluazio sistemari erreferentzia eginez, argi esan du Uriartek; Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian ez da 6.mailako ebaluaziorik egingo.

Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza ministroak, berriz, azpimarratu du erkidego guztiek bete beharrekoa dela LOMCEk dioena, "legea bete beharra" dagoelako.

rra" dagoelako.

rra" dagoelako.