Faktoria
Elkarrizketa
'Elkargoa lortuta eskumenak nola banatu da orain kontua'
Euskadi Irratia | EITB.EUS
Jean Claude Iriart, Baionako zinegotzia, Euskadi Irratian izan da Lurralde Elkargoaren nondik norakoak aztertzen.
Ipar Euskal Herriko udal guztiak lehen aldiz egitura politiko berean bil ditzakeen erakunde berriaren eztabaidaren erdian gaude. Joan den urte bukaeran herri gehienek prefetak planteatu zuen eztabaidan aurrera egitea erabaki zuten.
Iparraldeko 158 udaletatik 113k eman zuten aldeko botoa, eta ia 200.000 herritarren ordezkaritza zuten. Beraz, aldaketak eskatzen duen baldintza bete zuten.
Orain zuzenketak aurkezteko fasean daude. 30 alkate inguruk zalantzak plazaratu dituzte. Haien artean Angelu, Biarritz eta Ziburukoak daude. Herritarren eta enpresen gaineko zergak igoko diren kezka dute.
Gaur egun Iparraldean dauden hamar mankomunitateen arteko koordinazioa hobetsi nahiko lukete. Hirugarren fasean, herriz herri berretsi beharko dute zinegotziek Ipar Euskal Herriko udalerri guztiak Elkargo bakar batean sartzearekin ados dauden edo ez.
Hala egingo balute, 1789ko Iraultzaren ondoren lehen aldiz Iparraldea bere osotasunean hartuko lukeen erakundea sortuko lukete. Udatik aurrera Elkargoaren estatuak idatzi, eskumen eta konpetentziak hautatu eta fiskalitatea adostu beharko lukete. Datorren urteko urtarrilaren 1an sartuko litzateke indarrean.
Giro honetan, joan den astean Baionako Udalak baiezkoa eman zion prozesuari. Erabakiaren nondik norakoak aztertzeko gurekin izan da Jean Claude Iriart zinegotzia. Besteak beste, "Elkargoa lortuta eskumenak nola banatu izango dela kontua" azpimarratu du Iriartek.