Larunbatean jokatuko da errege kopako finala Vicente Calderon zelaian. Gasteiz eta Araba osoa dago partiduaren zain. Arka plazako ibiltariaren eskultura ezagunak ere dagoeneko badu Alaveseko kamiseta jantzita. Ane Miren Atin Madrilen bizi den gasteiztarra da. Alaveseko zaleen artean zaleena bera izan liteke, ez baitu Alavesen partidurik galtzen. Goizean izan dugu ‘Faktoria’n partiduaren aurreko giroaren berri ematen.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa