Gaitz batek jota, txikitan galdu zuen entzumena Mikel Korkostegik. Hainbat audiofono erabili arren, nekez entzun zezakeen ezer. 40 urte zituenean inplante koklearra delakoa jartzeko ebakuntza egin zuen; bera izan zen Euskal Herrian horrelako inplante bat jartzen lehena. Orain, 25 urte beranduago, beste belarrian egin du ebakuntza bera. ‘Faktorian’ bere esperientziaren berri jaso dugu gaur.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa