Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako lehiakortasun sailburuak bideragarritasun plana eskatu dio Arcelor Mittal enpresako zuzendaritzari. Faktorian egindako elkarrizketan ziurtatu du, enpresa inplikatuz gero, jaurlaritzak ere parte hartze zuzenagoa izango lukeela Zumarragako lantegian zabalik dagoen krisian. Tapia sailburuaren hitzetan, altzairugintza sektore alde batera utzita, gainerako sektore industrialentzat urte ona izaten ari da 2016.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa