Jon Luki Urretxuko alkatearekin hitz egin du 'Faktoria'k Urretxuko Santa Anastasia festetako barraketan izandako istripuari buruzko xehetasunak jasotzeko. 4 urteko neskatoa larri dago igelaren barrakatik labaindu, eta kolpea hartuta. Ikerketa zabalik dago, baina, Lukiren hitzetan, lehen ikuskaritzaren arabera, ez da arazo teknikorik izan, eta ikertzen ari dira neskatoaren garaieraren eraginez edo gaizki lotuta egotearen ondorioz gertatu ote zen ezbeharra.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa