Gasteizko Ama Zuriaren festen atarian, "ezkontzera doan ezkongaia" moduan sentitzen dela aitortu du Gasteizko alkateak. Kargu berrian zuzenduko dituen lehen festak dira eta errespetua eskatu die parte hartuko duten herritar guztiei, "gehiegikeriak egon ez daitezen". Politikaren esparrutik, "akordioen alkate" izan nahi du Urtaranek baina, argi utziz, sozialistekin gobernu akordioa sinatu nahiko lukeela.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa