Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateako errektore berria Faktorian gonbidatu izan dugu. Azken 7 urteetan, krisi garaian bete-betean murgilduta egon garenean ere, ingenieritza arloko enpresetatik jaso duten profesional eskaria, unibertsitateak egin duen eskaintza baino handiagoa izan dela kontatu digu. Etorkizunean eskainiko dituzten gradu berriez galdetuta, "gradu multidisziplinarrak" aurrikusten ditu eta finantziazioari dagokionez, euskal unibertsitate sistema osoarentzat kontzertazio maila lortzearen aldekoa da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa