Itxi

Albisteak

Ostegunean

'Zubigileak' komikiari buruz, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Eduardo Madina diputatu sozialista ohiak 'Jot Down' musika aldizkarirako Fermin Muguruzari egindako elkarrizketatik abiatutako komikia da. 'Izeberg matxista digitala' zer den ere jakingo dugu.

Eduardo Madina diputatu sozialista ohiak 2016ko abenduan Jot Down musika aldizkarirako Fermin Muguruzari egindako elkarrizketatik abiatuta komikia osatu du Alfonso Zapikok. Hilaren 17an kaleratuko da Los Puentes de Moscu izenarekin gazteleraz eta, Bego Montoriok euskaratuta, Zubigileak izenburupean. Eduardo Madinak elkarrizketa hartatik gogoan dituenak berreskuratuko ditugu ostegun honetan 'Faktoria'n, eta Montoriorekin osatuko dugu kontakizuna. 09:00etatik aurrera izango da hori.

07:00etan hasiko da saioa, Iñigo Alustizaren gidaritzapean. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:10 aldera hitz egingo dugu Zubigileak komikiaz, eta 09:30ean, berriz, 'entsegu' hitzaz ariko zaigu Ibon Sarasola. 09:45ean, 'La manadaren' kontrako sententziaren ondoren deitutako elkarretaratzean harira, Laura Speary ikasleen sindikatuko Bizkaiko bozeramailearekin hitz egingo dugu.

10:00etan, magazina jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, Ampo Ordizia errugbi taldeko jokalari Lide Erbinari galdetuko diogu errugbia ulertzeko oinarrizko gida bat osa diezagun, Bilbok hartuko duen Rugby Champions eta Challengearen Finalen txapelketaren karietara. Jarraian, Mireia Roca arkitektua Leireko monasterioaz ariko zaigu eta, 10:30ean, Filosofiaren historia gaurkotua ekarriko digu Markos Zapiainek.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Mikel Chamizo musika konposatzaile eta kazetariren tartea izango dugu,eta musika klasikoko 'Eurovision' izango dugu harekin hizpide. 11:30ean, Euskal Bideo Jokoen Jaialdiaz hitz egitera etorriko zaizkigu Azkue Fundazioko Iurdana Akasuso eta Game Erauntsia taldeko Urtzi Odriozola.

12:00etan, Estibalitz Linares Deustuko Unibertsitateko Giza eta Giza Zientzietako doktore berriak bere tesia azalduko digu: 'Izeberg matxista digitala'. Jarraian, euskarakadez ariko gara Ane Erro Deustuko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza irakaslearekin, Mariano Rajoyk 'aprobetxategi' hitz erabili duela eta.

. 12:30ean, berriz, Maysharen tartea entzungo dugu, 'Arts&Science'.

10:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.