Albisteak
Asteartean
Olatz Arrieta,'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
Asteazkenean Eurobasque 2017 kazetaritza saria jaso bezperan izango dugu ETBren Bruselako berriemailea. Errugbiaz hitz egiteko tartea ere hartuko dugu.
Olatz Arrieta, ETBk Bruselan daukan berriemailea, elkarrizketatuko dugu asteartean, 'Faktoria' magazinean. Asteazkenean Eurobasque 2017 kazetaritza saria emango dio Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak, Trump, amesgaizto amerikarra artikuluagatik, eta asteartean 10:00etan hitz egingo dugu harekin. Bestalde, Europako errugbiaren hiriburu izango da Bilbo ostiralean eta larunbatean, eta hitzordu horri begira jarriko gara 09:30etik aurrera. Iñaki Laskurain Euskal Herriko Errugbi federazioko presidentea elkarrizketatuko dugu, eta bestetik, Bilbo hiria milaka bisitari hartzeko nola ari den prestatzen jasoko dugu.
07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Mikel Aramendi, Iñaki Galdos eta Iker Rioja. 09:30ean, errugbiaz hitz egiteko beta hartuko dugu, eta, ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren tartea entzungo dugu.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Olatz Arrietarekin hitz egingo dugu, eta, jarraian, Eneko Axpe 'Maisha'ren 'Arts&Science' tartea entzungo dugu Kaliforniatik. Ondoren, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabal lankidearekin, Cristina Enea Fundazioko Txema Hernandezekin hidrologikei buruzko jardunaldiez hitz egiteko.
11:00etako kirol aurrerapena egin ondoren, Nerea Ibarzabalen, Xabier Amurizaren eta Karlos Ciden 'Direnak eta ez direnak' tartean, bizi testamentuez ariko gara.
12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, mamia eta arkumea izango dituzte osagai nagusi errezetak osatzeko Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, musikaz eta bizitzaz ariko zaigu Agus Barandiaran.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.