Albisteak
Ostegunean
Iñigo Urkullu lehendakaria,'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
08:30etik aurrera erantzungo ditu Maite Artolaren galderak, Kataluniaz, autogobernu ponentziaz, De Miguel auziaz, industria politikaz eta azpiegiturez arituko dira, Miramongo estudioetatik.
-
Iñigo Urkullu. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Iñigo Urkullu lehendakaria izango da bihar 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. 08:30etik aurrera erantzungo ditu Maite Artolaren galderak. Besteak beste, Kataluniaz, autogobernu ponentziaz, De Miguel auziaz, industria politikaz eta azpiegiturei buruz arituko dira, Miramongo estudioetatik. Lehendakariaren elkarrizketa entzun ondoren ekingo diote solasaldiari Martxelo Otamendik, Joseba Arrutik eta Nerea Azurmendik. Osteguna izanik, Ibon Sarasola hizkuntzalariaren iruzkina ere izango da.
07:00etan hasiko da saioa, Oihane Yustosen gidaritzapean. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta kanbora joko dugu, Oihane Yustos Seaskaren egoitzan izango baita, suteak eragindako kalteak aurrez aurre ikusten. Jarraian, Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:00etan, Niko Cuenca ekonomia adituaren azalpenak entzungo ditugu. 08:30ean, Iñigo Urkulluren elkarrizketa izango dugu, eta, segidan, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, hark esandakoari eta aktualitateari errepasoa egiten. 09:50ean, Ibon Sarasola elurraz ariko zaigu.