Albisteak
Astelehenean
Kataluniatik ariko gara zuzenean, 'Faktoria' albistegian
ERREDAKZIOA | G.U.
Maite Artola eta bere lantaldeak Katalunian emango du asteburua, eta asteleheneko saioan bertatik aztertuko ditu erreferendumaren ondorenak. Magazinean ere Kataluniako testigantzak jasoko ditugu.
-
Argazkia: @assemblea
Urriaren 2an, Katalunia nola esnatzen den jakiteko, bertatik ariko gara 'Faktoria' alistegian. Maite Artolak eta bere lantaldeak asteburua han emango dute, gertatutako guztia bertatik bertara bizitzeko. Gainera, magazinean, asteburua Katalunian igaro duten Ander Etxeberria, Jon Etxeberria eta Joseba Agirrerekin hitz egingo dugu.
07:00etan hasiko da albistegia, bezperan Katalunian gertatutakoaren ondoren, herrialdea nola esnatuko den jakiteko. 10:00ak bitartean, Maite Artola eta bere lantaldea handik ariko dira zuzenean, analisi zehatza egiten, gonbidatu bereziekin.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburua Katalunian igaro duten Ander Etxeberria, Jon Etxeberria eta Joseba Agirrerekin hitz egingo dugu. Jarraian, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoak hainbat zalantza argituko digu. 11:00etako kirol aurrerapenaen ostean, Xabier Alberdi 'Euskaldunak eta itsasoa' hamabosteroko kolaborazioarekin etorriko da, eta Elkano itsasgizonaren bizitzaz jardungo du berriz ere. 11:30ean, Mundo Mejor izena duten auzoak ezagutuko ditugu: Urretxukoa, Xiker Goikoetxearekin, Gasteizekoa Carla Berrojalbizekin, eta Zarautzekoa Alejandro Vazquezekin. 12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu. Jarraian, 'Andoainen Modan Da Euskara' ekimenaren berri jasoko dugu. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.
xan 'Faktoria'.