261 dortsalarekin Bostongo maratoia osatu zuen emakumea, ikur historikoa, Euskal Herrian da, Deustu forumek ekarrita. Beldurrak kendu, andreak batu eta arauak aldaraztearen beharra aldarrikatu du
Gorrotoa baztertu eta elkarbizitzaren aldeko urratsak defenditu ditu Manuel Zamarreño ETAk hil zuen Errenteriako PPko zinegotziaren alabak: 'Oso bide zaila da. Baina hau da bidea'.
Duela 10 urte biriketako arazo batengatik hil zen Celestino Tolosa, Otsandaren aita. Orain, EAEko Auzitegi Nagusiak baieztatu du amiantoarekin lan egiteatik garatutako gaixotasunagatik hil zela.
Idoia Moreno erizain gasteiztarra Greziako uhartetik itzuli berria da. Faktorian azaldu digu, "kontatua ere, irudika ezinezko infernua" dagoela Lesbosen.
Zortzi urte ozeanoz bestaldera eman ondoren Euskal Herrian da Txema Auzmendi. Kuban funtsezko aldaketarik ez dela izan esanez itzuli da. Hango herriaz eta hemen aurkitu duenaz mintzatu da, gertutik
Ahizpa Gurdia Zibilaren Tres Cantoseko komisaldegian atxilotuta zegoela hil zenetik 25 urte igarota, orduan bezala daude Iantzitarrak: 'Egia jakiteko beharra daukagu dueloa egin ahal izateko'
Aspace Gipuzkoako Helduen Zerbitzu burua, Jose Luis Madrazo, eta Joxe Mari Uria Aspaceko kidea Faktorian egon dira. Beste alde batera ez begiratzeko kanpainaz aritu dira.
Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketa hasi bezperan, Bilboko Kafe Antzokian elkarrizketa sakona egin die Maite Artolak Fina Lizeranzu eta Manu Cabacas gurasoei, eta Jone Goirizelaia abokatuari.
'Gu, europarrak, pigmeoak gara: Txina ari da mugikortasun eta energia arloan agenda finkatzen'.'Dieselaren auzia ere gezur handi bat da, Txinako automobilgintza merkatuaren beharrak bultzatutakoa'
Amatasun suborgatua errealitate globala dela azaldu du Itziar Alkorta adituak eta erantzun globala behar duela. Gaiaz Australian egin berri den topaketatik bueltan aritu da eztabaida etikoaren gakoez
'Dantza' filma aurkeztu berritan, herri honek tradizioaren eta transmisioaren garrantzia ahaztu egin duela iritzi dio eskulturgileak eta artea fribolizatu egin dutela
Juan Mari Jauregi eta Maixabel Lasaren alabak ausardia gehiago eskatu dio Madrilgo gobernuari presoak gerturatzeko eta dei egin dio barkamena eskatu dezan estatu terrorismoagatik