Itxi
40 urteren ondoren, izen ona kolokan?

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

40 urteren ondoren, izen ona kolokan?

Kolorea edozein dutela ere alderdiek soilik bere botoemaileei begiratzen dietela, eta soilik bere "parrokia" zaintzen dutela dioen iritzia oso zabalduta dago kalean. Zer pasatu da? Zergatik galdu dute alderdi politikoek orain 40 urte, Estatu espainiarrean transizio ondorenean zuten izen ona? Ustelkeriak, klientelismoak zenbaterainoko kaltea egin die? Zer egin beharko lukete sistema demokratikoa saneatzeko? Iñaki Galdos politikari ohiarekin hitz egin dugu,  filosofia politikoan aditu diren Jule Goikoetxearekin eta Esteban Antxustegirekin, eta gainera, politikari arnasberritua eman nahian 2011. urtean sortu zen Maiatzaren 15eko mugimenduan ibilitako Jon Agirre Suchi eskatu diogu gogoeta. Kalean ere ibili gara galdezka, eta jendea, oro har politikariekin oso kritiko somatu dugu.

imagen player
imagen player
imagen player