1982ko azaroaren 23an aireratu zen lehen aldiz Euskadi Irratia, eta egun horretan bertan gertatutako batzuk gogoratuko ditugu. Tolosan euskararen egoerari buruzko mahai-ingurua egin zuten alderdi politikoen artean, eta bertan moderatzaile aritu zen Kike Amonarriz. Frantziako itsas-patruila batek Baionara atxilotuta eraman zituen baxurako sei arrantzontzi; Eusebio Arantzamendi arrantzale izana guztiaren testigu. Eta irratia sortu zen egun hartan zine-karteldegian "Brianen bizitza" zegoela ikusteak film arrakastatsu honi buruz SADE enpresako Iñaki Elortzarekin hitz egiteko aitzakia eman digu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa