Itxi

Baipasa

Ylenia Benito

"Eskuetatik joan zaigu gomendioak egitearena eta bidaiatzea ia scape room bat bihurtu da"

Lierni Ibargutxi | EITb Media

Udaren etorrerarekin, maitasunaren, lagunen eta abenturen garaia ere iristen da, Françoise Hardyren 'Le temps de l'amour' kantan bezala baina, batez ere, inprobisazioaren garaia dela aldarrikatu beharko genuke.

  • YLENIA BENITO OPORRETAN

    YLENIA BENITO OPORRETAN

    22:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Françoise Hardyren heriotzaren berri aurreko astean izan genuen eta Ylenia Benitok segituan bidali zigun mezua gogoratuz gure tarte honetako muska hil egin zela. Izan ere, Baipasan Yleniak egiten duen atal honi Hardyren 'Le temps de l'amour' kantarekin jarri diogu sintonia. Eta gaur Yleniak maitasunaren garaiaz hitz egin nahi izan digu, Hardyri omenaldi txikia eginez, baina, batez ere, udari eta oporraldiei buruzko gogoeta bat gurekin partekatzeko. Eta zer esan digun? Bada, oporrak inprobisaziorako momentuak direla, eta ez diola horrenbeste axola nora goazen, eta zenbat leku bisitatzen ditugun, baizik eta konpainiaz eta denbora libreaz gozatzea. Hori dela inportantea. Edo berak hitzez hitz eskatu digun moduan: "Hona hemen nire eskaera, entzun: utzi gomendioak egiteari. Nahikoa da. Igual zait Formenteran jatetxerik onenean afaldu baduzu. Igual zait Italian munduko izozkirik onena hartu baduzu. Igual zait ezin badut Berlinera joan eta taberna konkretu horretan egon gabe bueltatu. Igual zait zuk munduko bidaiarik onena egin baduzu. Nahikoa da. Eskuetatik joan zaigu gomendioak egitearena eta bidaiatzea ia scape room bat bihurtu da."

Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia