Itxi

Baipasa

Antton Telleria lekuz kanpo

Antton Telleria: "Lekuz kanpo ikusi nahi banauzue, utz nazazue bakarrik"

Erik Aznal | IETb Media

Antton Telleria lekuz kanpo jartzen hasi eta bere afizioetako batekin egin dugu topo, urpekaritza. Ur zabaleko titulua atera berri du Valentzian, urpean bataiatu da dagoeneko, eta ez du erreparorik izan Getarian hilda agertu den marrazoaren aurrean aurrez aurre jartzeko.

  • Antton Telleria urpean

    Antton Telleria urpean

    25:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sare sozialetan material komiko asko dagoela uste du Antton Telleriak, baina eduki horiek sortzen dituztenak ez direla horretaz jabetzen. Azkar adierazi du berak komiko ikusi duela bere burua neoprenoa jantzita eta botila bizkarrean duela, baina ez zaio horren aparteko uniformea. Izan ere, Lloret del Marren egin zuen lehenekoz urpekaritza, 14 urte zituela; 30 urterekin erabaki du, azkenean, urpekaritza titulua ateratzea. Hasiberria dela aurpegian nabari zaiola dio berak, oraindik ere ez dela guztiz seguru sentitzen; baina ez du erreparorik izan Getarian hilda agertu zen marrazoaren hezurduraren aurrean jartzeko.

Eszenatokietara lehen aldiz igo zenean ere ausardia bere izan zuen, "gaizkituta" hasi, baina gustura amaitu zuen Oñatiko emanaldi hura. Lehenengoa horren ondo ateratzeak aurrera jarraitzen lagundu ziola esan digu. Izan ditu emanaldi kaxkarragoak, baina txisteek funtzionatzen ez badute badauka "b plana", bere buruaz barre egitea.

Bere buruari ez ezik, bertsolariei ere barre egingo die agian irailean taularatuko duen Ni Ni Ni bigarren komedia ikuskizunean, "ukiezinak" diren horiekin umorea egitea gustatzen zaiolako. Kezka ere badu, ordea, bigarrenak, lehenak ez bezala, espektatibak sor ditzakeelako. Horregatik, presioa kendu dio bere buruari, bigarrena okerragoa izango dela esanez. Nolanahi ere, eszenatokietan egin duela bidea ere sentitzen du, lekuz kanpo bakardadean baino ez dagoela dio.