Baipasa
LANBIDEAK ETA LANTEGIAK
Espartingintza
Nerea Rodriguez | EITB Media
Zestoako Sustraiak lantegian izan gara. Bigarren belaunaldia ari da alpargatak egiten.
-
Sustraiak espartinak
13:38 min
Pablo Andres, aita, hasi zen duela 50 urte eta Eli, alaba, eta Iñaki, suhia, ari dira orain alpargatak egiten. Zehazki esanda, alpargata zoruak egiten. Nola egiten dituzten erakutsi digute pausoz pauso. Behin zorua egindakoan Nafarroa hegoaldera eramaten dituzte. Aspaldian dituzte han espartin zoruari oihala josten dizkien emakumezko langileak.