Baipasa
KLIMA LARRIALDIA
Olinpiar Jokoak jasangarriak al dira?
Marijo deogracias | EITB Media
Beijingen jokatzen ari diren Neguko Olinpiar Jokoak aitzakia hartuta, galdera horixe erantzuten saiatu da Aiora Zabala: jasangarriak izan daitezke Olinpiar Jokoak?
-
Beijingko Neguko Olinpiar Jokoen inaugurazioa
15:30 min
Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, 2022an Salt Lake City hirian egindako neguko olinpiar jokoak eta 199an Bartzelonan jokatutako udakoak izan dira olinpiar jokorik jasangarrienak. Baina, kontuz! Horrek ez du esan nahi jasangarriak izan zirenik. Izan ere, batean zein bestean eraiki zituzten azpiegitura erraldoi berriak eta milaka eta milaka pertsona mugitu arazi zituzten: energia xahutzea eta karbono aztarna handia eraginez.
Aiora Zabalak azaldu digunez, Beijingen 60 milioi zuhaitz landatu dituzte "karbono-neutroak" diren lehenengo jokoak izatea nahi baitute. Hala ere, ikerlariek diotenez, ezinbestekoa izango da, murriztea, desmaterializatzea eta digitalizatzea, olinpiar joko jasangarriak izan nahi baditugu.
Osorik entzuteko eta aipatutako ikerketen berri izateko, egin klik!
Informazio iturriak:
* Nature [https://www.nature.com/articles/506020a ]
* Vancouver 2010 reported 120,000 metric tons of direct carbon emissions; Beijing is anticipating 1 million metric tons [https://www.si.com/olympics/2022/02/04/opening-ceremony-beijing-olympics-china-climate-change-sustainability]
* Parke naturalak [https://www.nature.com/articles/nature.2015.18174?proof=t]
* 2014 eta 2018ko ikerlanak [https://www.tandfonline.com/doi/full/10.1080/13683500.2014.887664 eta https://www.tandfonline.com/doi/full/10.1080/13683500.2018.1436161]
* 200 milioi litro ur kimikoki
* Datuak jasotzeko zailtasunak [https://www.forbes.com/sites/sofialottopersio/2022/01/29/offshore-wind-opportunity-larry-finks-blind-spot-and-a-chat-about-the-sustainability-of-olympics-and-other-mega-events/?sh=552a3d342390]
* Paris 2024 "climate positive" [https://www.nature.com/articles/s41893-021-00710-w]
* 3D irizpideak [https://www.ecoavant.com/sostenibilidad/los-juegos-olimpicos-de-tokyo-2020-son-un-envoltorio-verde_6779_102.html]
* Nature aldizkaria [https://www.nature.com/articles/d41586-022-00321-1 ]
* Arkitetura jasangarria olinpiar jokoetan [https://www.climatechangenews.com/2012/07/23/london-2012-olympics-a-story-of-sustainable-architecture/]
* Arkitektura olinpikoa Londresen [https://www.zdnet.com/article/temporary-architecture-in-london-taking-pop-up-to-olympic-levels/]