Itxi

Baipasa

Gure haria

Gazteak telefono deiek jartzen dituzte urduri. Zu ere bai?

Lierni Ibargutxi | EiTb Media

Millenialen eta Z belaunaldikoen artean gertatzen den fenomenoa da telefonoari beldur izatea eta horregatik Belaunaldi Mutua esaten diote hainbatek 25 eta 40 urte dituen jende multzoari.

  • Belaunaldi mutua?

    Belaunaldi mutua?

    36:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Leire Iriarte psikologian doktorea da eta eskolak ematen ditu Deustoko Unibertsitatean. Berak esan digunez, ez zaio iruditzen gazteek telefono deiak ekiditea arazo bat denik. Gehiago litzateke ohitura aldaketa bat, beste ezer baino. Izan ere, uneren batean edo bestean, gazte ala heldu, telefono dei batek urduri jar gaitzake. Eta zein beste egoerak? Esaterako, herrialde berri batera bizitzera joatea, Olaia Otxoteko Euskadi Irratiko lankideak egin duen bezala: Kaliforniako Mountain View herrian bizi da, au pair lanak egiten. Baina urduri baino, gogotsu aurkitu dugu. Iban Peñakobak, berriz, 20 urtetik gora daramatza gida baimena atera nahi duten ikaslee gidatzeko eskolak ematen Peñakoba auto eskolan eta azterketa praktikoan sortzen den urduritasunari nola aurre egin azaldu digu. Errenta Aitorpenak eta zergek bati baino gehiago urduri jartzen dute eta Jon Zorrozua Zuhaizti Aholkularitzako gerentearengara jo dugu kontuak argitzeko. Sakatu play eta entzun osorik!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia