Amarauna
GARAI BATEKO LANBIDEAK
"Esnezale izandako garaian egindako lagunak ditut oraindik, elkarren berri izaten jarraitzen dugu"
Baserrira ezkondu zen Laura Martinez Abando, eta esnea banatzen pasa zituen urte asko, Eugenio senarrarekin batera. Baina erakundeek gero eta estuago hartzen zituzten baserritarrak, eta behiak saldu behar izan zituzten azkenerako. Esneketari izandako garaiak gogoratu dizkigu Amaraunean.
-
Laura Martinez Abando, esnezalea
25:32 min
Urnietako Izarre baserritik atera, eta Hernani aldean ibiltzen zen Laura Martinez Abando esnezalea, senarra Eugenio Garmendiarekin batera, esnea partitzen. Ehunka familiari saltzen zieten behi esne jeitzi berria. Urte asko pasa dira 82 urteko andoaindarrak marmitak utzi zituenetik, baina gaur egun kalean agurtzen dute oraindik etxe haietako seme-alaba txikiak zirenek. Eta bezero izandako askorekin harremana mantendu du urte hauetan guztietan.