Amarauna
Bide indarkeriaren biktimak
Xabier De la Maza: "Bide indarkeriaz eragindako auto istripuak ezin dira normalizatu"
Xabier De la Mazaren anaia Lander 2010ean hil zen bide indarkeriaren ondorioz. Ia abiadura hirukoizten zuen auto batek jo zuen Donostia erdialdean, eta bertan hil zen. De la Maza familiak epaiketa egitea eskatu zuen. Hiru urteko prozesua izan zen, eta ez zen erraza izan.
-
Xabier De la Maza
20:16 min
Prozesu periziala lehenbailehen egitea garrantzitsua dela esan du Xabier De la Mazak, bestela frogak bertan behera geratzen baitira. Epaiketarako froga hori ezinbestekoa izan zela gogoratu du.
Bide indarkeriaren biktimak gogoratzeko egunean azpimarratu du, autoa hartzen denean arduratsu jokatu behar dela.