Amarauna
Euskara ikasten
Scott Zuñiga, euskararekin maitemindu eta ikasteari ekin dion estatubatuarra
Donostian bizi da Scott Zuñiga estatubatuarra. Abizena nondik ote zetorren ikertzen hasi, eta euskararekin egin zuen topo. Gaur egun euskara ikasten ari da Ilazki euskaltegian. Musikaria ere bada Scott, eta disko bat grabatzeko asmotan dabil.
-
Scott Zuñiga
11:10 min
Ez daki oinordekoak euskaldunak ote ziren, baina euskarak Scott Zuñiga harrapatu du eta hizkuntza ikasteari ekin dio. Bera bakarrik ez, haren emaztea eta semea ere euskara ikasten ari dira.