Amarauna
TRANSEXUALITATEA
"Ez daukagu gorputz okerrik, ez gara ez dakit noren gorputzean sartutako izpiritu edo arimak"
'Transintonia', transexualitateari buruzko podcasta EITB Podkast plataforman entzun daiteke. Aitzole Araneta sexologoak gidatutako saioak dira eta lehen pertsonan kontatuko dituzte transexualitateari buruzko gaiak.
-
Transexualitatea lehendabiziko pertsonan entzuteko aukera izango da EITB Podkast plataforman.
20:21 min
Transexualitateari buruz gero eta gehiago hitz egiten da, baina hirugarren pertsonan gehienetan. Horregatik abiatu du EITB Podkast atariak 'Transintonia' saioa, Aitzole Araneta sexologoak gidatzen duena. Sei saio izango dira, eta besteak beste trantsizioa egiterakoan izaten diren gorputzen eraldaketei buruz hitz egingo du Irati Lopetegi medikuarekin, desioa eta erotikari buruz Eder Iturralde gaztearekin, ikusentzunezkoetan izaten ari den eraginari buruz Esti Urresola eta Izaskun Arandiarekin eta umeen transexualitateaz Naizen elkarteko Aingeru Mayor eta Bea Serverrekin. Horrez gain Ekai Lersundiren gurasoekin hitz egingo du eta, lehendabiziko saioan, Aranetak berak gurasoekin izandako solasaldia entzun daiteke, 'Historia 'h' xeheaz' izenburupean.
'Transintonia" entzun nahi duenak lotura honetatik egin dezake.