Amarauna
LARRAHE JAINKO BASKOIA
Juantxo Agirre Mauleon: "Euskararen sorrerari argi apur bat emateko balio du aurkikuntzak"
Eriz Zapirain | IETb Media
Nafarroako Larunbe herriaren alboan, Arriaundi mendiko indusketan, harri bat topatu zuten 2022an. Harri hori zizelkatuta dago, latinezko hitzekin, eta hitz horien artean Larrahe hitza azaltzen da. Aranzadi elkarteko Juantxo Agirre Mauleonek aurkikuntzaren garrantziaz hitz egin digu.
-
Larunben aurkitutako harrian zizelkatutakoa, kolore ezberdinez nabarmendua.
15:13 min
Erromatar garaiko aldare bat da aurkitutako harria, Larrahe jainko baskoari eskainia. Harria ur putzu batean topatu zuten duela bi urte. Ezagutzera eman eta biharamunean Aranzadi elkarteko Juantxo Agirre Mauleonekin izan gara.