Itxi

Amarauna

'AMA' ERAKUSKETA

Jose Pablo Arriaga: "Ama berotegi bat da"

Eriz Zapirain | EITB Media

Jose Pablo Arriaga artistarekin 'Ama' izeneko bere erakusketaz aritu gara. Mutrikuko Etxerre baserrian, berotegien eta naturaren artean, jaio zen bere ama, eta esan digu horixe bera direla amak: berotegiak.

  • 'Ama' erakusketa berotegian.

    'Ama' erakusketa berotegian.

    7:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gabonetan inauguratu zuen Jose Pablo Arriagak hamar eskulturaz osatutako Ama erakusketa, Markina-Xemeingo bere estudioan. Urrian Bilbon izango dela ikusgai esan digu. Amen inguruan hausnartu du artistak, baina bere artelanak bere amari zer iruditu zaizkion galdetuta, argi erantzun du: "Tontakeriak!".