Itxi

Amarauna

MUSIKA

"Mezetako musika jotzeko baino ez duela balio uste du jendeak, oso ezezaguna da oraindik organoa"

Ainhara Zuazabeitia | EITb Media

Oso txikia zela, amamarekin mezetan zela deskubritu zuen Oier Gastonek instrumentu hau, eta zirrara berezia sortu zion. 17 urte ditu orain, eta organoa jotzeaz gain, musika tresna honetarako obrak ere konposatzen ditu.

  • Oier Gaston gaztea Zarauzko Santa Maria Parrokiako organoa jotzen.

    Oier Gaston gaztea Zarauzko Santa Maria Parrokiako organoa jotzen.

    16:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zarauzko Santa Maria Parrokian elkartu gara Zumarragako Oier Gastonekin, 1897. urtean Aquilino Amezuak egindako organoa afinatzen ari zela, hori ere egiten baitu musikari gazteak. Zarauzko kontzertuan berak konposatutako Petit Suite sur "Ave Maris Stella" obra estreinatuko du, eta aurrez sortutako Plein Jeu et Gran Jeu, Entrèe 4116 eta Toccata Grand Finale ere joko ditu, Trompetas al aire lanarekin bukatuko aurretik. Egile ezagunen obrak ere joko ditu, Bach, Handel, Eslava, Zubizarreta eta Boellmanenak.