Itxi

Amarauna

Elkarrizketa

Irungo Dunboako Kanalean balleta

Itzair Alduntzin | EITB Media

Bertan izan gara Londresko Royal Ballet eta Parisko Opera dantza eskolek aukeratuak izan diren hiru neskekin.

  • Irungo eta Hondarribiko neskak Irungo Dunboako kanaleko barandan dantzan

    Irungo eta Hondarribiko neskak Irungo Dunboako kanaleko barandan dantzan

    11:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dantzaren Nazioarteko egunaren baitan, dantza eskoletan egin duten lana kalean erakutsi dute dantzariek.

Irungo Dunboa Kanaleko barandan egin dute erakustaldi ederra Irun eta Hondarribiako ballet akademietako neskek.

Horien artean ziren Londresko Royal Ballet eta Parisko Opera dantza eskolek aukeratu dituzten hiru neska gazteak.

Basque Ballerina Hondarribiako akademiakoak dira hirura eta ezin kontentugo aurkitu ditugu Amaia Leiza euren irakaslearekin batera.

Amaraunak uda honetan Londres eta Parisen irakasle handienak dituzten bi eskola entzutetsuetara joanen diren hiru neskekin hitz egiteko aukera izan du Irungo Dunboako kanalean beroketa lanak egiten ari ziren bitartean: Adriana Markiegi, Daniela Sierra eta Irene Amunarriz, 12 eta 14 urte bitarteko neska gaztetxoak.