Amarauna
Jakes Txapartegi
"Itsua izateak ez dio eragotzi Euskadiko musikari gazterik onena izatea"
Gorka Otaegi | EITb Media
Jakes Txapartegi gazteak ezin ditu pianoaren teklak ikusi, ezta partitura arruntak irakurri ere. Hala ere, Euskadiko Musikari Gazteen txapelketako saria irabazi du. XIX. mendeko piano batean eserita eman digu elkarrizketa, eta baita obra batzuk jo ere, Esther Barandiaran irakaslea alboan zuela
-
Jakes Txapartegi eta Esther Barandiaran
25:19 min
Pianoa jotzeko ez du partiturarik baliatzen. Obrak "modu sentsorialean" ikasten ditu. Bistan da sistemak funtzionatu diola, Jakes Txapartegi 14 urteko hondarribiarrak Euskadiko Musikari Gazterik onenaren saria eskuratu baitu, 14 urtetik beherakoen kategorian. Esther Barandiaran irakaslearen etxean jarri dugu pianoa jotzen.