Amarauna
Txekiatik Azkoitira
Mixa Fortova: Andaluziara bidean Euskal Herrian trabatuta geratu zen txekiarra, zergatik ez dakien arren
Arantxa Arza | EITb Media
15 urte daramatza Azkoitian nahiz eta urtero bisitatzen duen Txekia eta hango familia. Azken urteotan asko aldatu da bere jatorrizko herrialdea, hala ikusten du Euskal Herritik. @endredamakina markarekin ari da oihalgintzan, artisau.
-
Maixa Fortova, txekiarra, Euskadi Irratiko estudioan
25:18 min
Berziklatutako oihalak eta oihal organikoak ditu bere artisau lanean oinarri: motxilak, diruzorroak, betaurrekoentzako zorroak, belarritakoak... den-denak eskuz egiten ditu eta gero azoketan saldu. Horrez gainera, ikastaroak eskaintzen ditu eta tailerrak egiten.
Txekiatik Andaluziara oporretan zihoazela, Euskal Herrian egun batzutarako geratu eta etxera itzulita ere, Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen bertan bizitzeko. Azkoitian da gaur egun. Iritsi zenean garbi zeukan hemen bizitzeko euskara beharrezko zuela eta horregatik ikasi zuen. Gaur egun gazteleraz baino naturalago aritzen da euskaraz.
Txekian egiten dituzten hojaldrezko goxoak ekarri dizkigu, kafearekin hartzeko aproposak.