Itxi

Amarauna

ZIENTZIAREN ASTEA - ZETA

Ander Reizabal zientzialaria: "Zeta, etorkizuneko material izan liteke, plastikoen ordezko esaterako"

Eneritz Gorroxtategi | EiTB Media

Zientziaren astearen barruan, Donostiako Tabakaleran "Zeta, guztiak ordezkatzeko materiala" izeneko tailerra eskaini du Ander Reizabal BCMaterials-eko zientzialariak. Haurrei, Zeta-Kapulutik haria nola atera edota etorkizunean 3D inprimagailu baten laguntzarekin zer egin litekeen erakutsi die.

  • Ander Reizabal ikerlaria, haurrei Zeta nola landu litekeen erakusten.

    Ander Reizabal ikerlaria, haurrei Zeta nola landu litekeen erakusten.

    11:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oihalekin lotu izan dugu zeta, baina Ander Reizabal ikerlariak erakutsi digu Zeta-kapuluetatik ateratako materiala, gatz eta material ezberdinekin landu, gel gisako bat sartu eta 3D inprimagailu baten laguntzarekin, biomedikuntzarako baliagarri izan litekeela: Hezurrak edota azala ere sor daitezkeela dio berak. Amaraunean azaldu digu prozesua nolakoa den. baita Zeta-kapuluak nolakoak diren ere.