Amarauna
Kriminalaren Baitan
Justizia errestauratiboa ez da barkazioa
Itziar Alduntzin | EITb Media
Devi Yerga eta Jone Valdueza kriminologoekin hitz egin dugu gaur "Kriminalaren Baitan" tartean.
-
Miserikordia Etxea, Bilbo
18:06 min
Devi Yerga kriminolgo biktimologoa den gure kolaboratzaieak aspalditik zuen justizia errestauratiboaz hitz egiteko gogoa, ez baita aski ezagutzen zer den bere ustez eta oso garrantzitsua deritzo uztea zertarako erabiltzen den.
Bere lankidea den Jone Valdueza kriminologo, biktimologo eta suzidiologoarekin, Bilboko Miserkordia etxean ia bi hamarkadaz apaiz batek baino gehiagok bertako mutikoei egindako sexu-abusuez hitz egin digu. Valduezak berak justizia errestauratiboa ezartzeko prozesuan parte hartu zuen. Kontatu digu delitu-egilea, abusu-egilea hilda dagoen kasu hauetan, justizia erresatauratiboa ezarri baino ez dagoela, ezinbestean.
Justizia errestauratbioa ez da barkazioa eskatzeko, ez da behartua, boluntarioa baizik, eta ezin da kasu guztietan aplikatu. Hori eta gehiago ikasi dugu kriminologiaren zientziaren tarte honetan, Kriminologiaren Baitan.