Itxi

Amarauna

Diorama

"Gure hiriak ez dira eraiki bizikletetan pentsatuz"

Gokra Otaegi | EITb Media

Tourraz harago, ehunka txirrindularik egunero baliatzen dute bizikleta joan-etorriak egiteko. Prestatuta al daude gure herri eta hiriak bizikletaz ibiltzeko? Baldintza egokiak al dituzte txirrindularientzat? Hiri txirrindularien iritzia jaso dugu aste honetako Dioraman

  • Erosoak al dira gure hiriak bizikletaz ibiltzeko?

    Erosoak al dira gure hiriak bizikletaz ibiltzeko?

    19:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tourrak txirrindularitza lehen lerroan jarri duen honetan, Euskal Herria "Bike Country" ote den aztertu dugu egunerokoan bizikleta erabiltzen duten txirrindulariekin. Nolako baldintzetan ibili behar izaten dute? Prest al daude geure herri eta hiriak ohiko joan-etorriak bizikletaz egiteko? Erantzunak eman dizkigute Bilboko Biziz Bizi txirrindulari elkarteko Marta Abiegak, Donostiako Kalapie elkarteko Eduardo Malagonek eta Oier Martinez Violet mugikortasun adituak.