Itxi

Amarauna

Osasuna

Estitxu Mendizabal: "Metastasia izan arren ez diot kirola egiteari utzi, asko laguntzen baitit"

Maria Agirre | EITb Media

Getaria-Zarautz itsas zeharkadia egingo du uztailean Estitxu Mendizabalek, eta horretarako entrenatzen ari da. Duela bi urte metastasia zuela esan zioten, eta denbora gutxirako bizitza eman zioten. Minbiziari aurre egiteko tratamendua ari da jasotzen Estitxu, eta bere esanetan minbizia "lo" du.

  • Estitxu Mendizabal

    Estitxu Mendizabal

    18:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iaz ere egin zuen Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia Estitxu Mendizabalek, eta laster ere egiteko asmoa du. Kirola egiteak mesede egiten diola esan du Estitxuk, eta hain zuzen ere, Ana Rodriguez EHUko fisiologia saileko irakasleak alor horretan egiten ari diren ikerketaz azalpenak eman ditu. Orain arte, deskantsua hartzeko gomendatzen zitzaion minbizia zuen pertsonari, baina, kirola egitea gomendatzen da orain hainbat kasutan.