Amarauna
Liskarrak futbolean
Agurtzane Elkoro (Aretxabaleta): "Pandemia eta gero, irain gogorrak entzuten dira futbol-zelaietan"
Maria Agirre | EITB Media
Aretxabaletan, liskar handiak izan ohi dira jubenilen futbol partidetan. Hori dela eta, futbol-zelaira ez joatea eskatu die herriko klubak hainbat gazteri. Futbolean entzuten diren irainei buruz hitz egin dugu hainbat lagunekin.
-
Liskarrak, futbol-zelai batean
18:41 min
Agurtzane Elkoro Aretxabaletako futbol taldeko presidentea da, eta herrian gertatzen ari denaz aritu da. Manu Diaz, berriz, Gipuzkoako futbol federazioko presidentea da, eta uste du, pandemia eta gero futbol-zelaietan irain gehiago entzuten direla. Jon Toruria futbol epailea da Bizkaian. 23 urte ditu, eta zelaietan entzuten dituen irainen inguruan hitz egin du. Batzuetan, beldurra pasatzen duela aitortu du Jonek.