Itxi

Amarauna

LANBIDE HEZIKETA

"Uste guztien kontra, LHko arlo industrialean ikasten duten neskek irtenbide bikaina dute lan esparruan"

Ainhara Zuazabeitia | EITB Media

"Lanbide Heziketa gara: etorkizuneko profesionalak gaitun" izeneko proiektua jarri du martxan Ikaslan Gipuzkoak, ikasten ari diren emakumeen kezkak ezagutu eta egoerari irtenbideak emateko. Gaur egun ikasleen % 30 bakarrik dira emakumeak Lanbide Heziketan, eta arlo industrialean dabiltzanak % 12.

  • Kepa Altube, Maddi Etxabe eta Udane Plazaola

    Kepa Altube, Maddi Etxabe eta Udane Plazaola

    23:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoako eta Nafarroako Lanbide Heziketako 54 ikastetxe publikotako 3.300 neska-ikaslek baino gehiagok hartu dute parte "Lanbide Heziketa gaitun: etorkizuneko profesionalak gaitun" izeneko ikerketa-proiektuan. LHko adar teknikoetan edo STEAMean sartzeko neska gazteek sentitu dituzten oztopoak identifikatzea helburua du besteak beste, ikerketak, eta Maddi Etxabek eta Udane Plazaolak ere hartu dute parte. Beraiekin izan gara Amaraunean, baita Kepa Altuberekin ere, Ikaslan Gipuzkoako koordinatzailearekin.