Itxi

Amarauna

ESPEDIZIOA MANASLURA

Eneko Garamendi: "Hunkigarria izan da Txikon besarkatzea, hankak neka-neka eginda zeuzkan"

Eriz Zapirain | EITb Media

Alex Txikon mendizaleak egundoko balentria lortu du Manaslun, negu betean eta oxigenorik gabe. Espedizoan sukaldari lanetan aritu den Eneko Garamendik balentriaren ondoko orduak deskribatu dizkigu. Baita halako espedizioetan sukaldari aritzeak dakartzan abenturak ere.

  • Eneko Garamendi Kanpamendu Nagusian

    Eneko Garamendi Kanpamendu Nagusian

    16:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alex Txikon eta berarekin tontorra zapaldu duten eskalatzaile nepaldarrak Manasluren Kanpamendu Nagusira iritsi direnean, han zegoen Eneko Garamendi haiei harrera egiteko. Une hunkigarriak izan dira. Hala deskribatu dizkizgu. Orain Katmandun daude. Handik hitz egin digu Enekok, hoteleko goxotasunetik.

Txikonen balentriaz gain, galdera honi erantzun dio "Amarauna" saioan: zer jaten ote dute mendizaleek Himalaian?