Amarauna
Bee Vegie azoka Ficoban
Gorbeatik, azal sentikorrentzat biokosmetika
Maria Agirre | EITB Media
Maite Garcia de Cortazarrek azal sentikorrentzat kremak egiten ditu, Lamia izena dute. Manurgan, Gorbearen magalean bizi da. Britainia Handian ikasi zuen kosmetikaren inguruan dakien dena. Bee Vegie azokan izan da, Ficoban.
-
Maite Garcia de Cortazar
5:11 min
Azala garbitzekoak, aurpegirako hidratanteak eta gorputzerako kremak egiten ditu Maite Garcia de Kortazarrek. Bereziki, azal sentikorrentzat egokiak diren kosmetikan dihardu.