Amarauna
SITGESEKO ZINE JAIALDIA
Paul Urkijo oso pozik Sitgeseko Jaialdian Publikoaren Sari Nagusia irabazi ondoren
'Irati' filmak efektu berezien VFX Sari Nagusia ere irabazi du, publikoaren sariaz gain.
-
Paul Urkijo zuzendari arabarra Irati filmaren errodajean.
4:16 min
Oso pozik agertu da Paul Urkijo zuzendaria Amaraunean, sari prestigiotsu hauen berri izan orduko. Irati bere bigarren lanak Sitgeseko Zine Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdiko ikusleen miresmena lortu du, eta film honentzat izan da Publikoaren Sari Nagusia. Horrez gain efektu berezien VFX saria ere jaso du.
Urriaren 28an Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean estreinatuko da Irati Euskal Herrian.