Amarauna
Eutanasia legeak urte bat
Ander: "Amaren borondatea bete dugu; pertsona izan gabe ez zuen bizirik iraun nahi"
Maria Agirre | EITb Media
Euskadin 25 pertsonari lagundu zaie hiltzen, Eutanasia Legea duela urtebete dela onartu zenetik. Anderren amak 10 urte lehenago aurretiazko borondateen dokumentua egin zuen, eta pertsona izan gabe ez zuela bizirik jarraitu nahi.
-
Eutanasia Legeak urtea bete du estatuan.
12:27 min
Anderrek 86 urteko amaren heriotza nolakoa izan den kontatu du. Lagundutako heriotza izan zuen Eskarnek, bere borondatea betez. Amarena, erabaki ausarta eta solidarioa izan zela uste du. Espainiar Estatuan Eutanasiaren legeak urtea bete du. Euskadin 25 pertsonari lagundu zaie hiltzen. Kasu gehienak etxean izan dira. Hori bai, eskaerak 71 izan dira hilabeteotan. Seiri ukatu egin zaie, eta eskaera egindako 22 lagun, berez hil dira zain zeudela. Nafarroan berriz, 5 laguni lagundu zaie eutanasiaren bidez hiltzen eta bi eskaerari egin zaie uko.Estatu osoa kontuan hartuta, 180 kasu izan dira, erkidegoen artean alde handia nabari da. Biztanleria kontuan hartuta, Euskadi kasu gehien izandako erkidegoen artean dago.