Amarauna
Baginen bagara
Emakume artistak ikusgarritasun(ez)etik San Telmo museoko erakusketara
Haizea Barcenilla eta Garazi Ansa komisarioek 2 urteko ikerketa lanaren ondoren, eta San Telmo museoaren interesetik abiatuta emakume artistek arte sistemaren konfigurazioan bizi izan duten ikusezintasunaz gogoeta proposatu dute.
-
San Telmo museoan Baginen Bagara erakusketa
21:15 min
130 artelan bildu dituzte Baginen Bagara erakusketan. 40 dira Gipuzkoako Foru Aldundiko gordailukoak, 9 Kutxa Fundaziokoak eta gainerakoak San Telmo museoko bildumakoak. Batez ere pinturak, baina denetik dago erakusketa handian. Gogoetarako bidea emateko galderak ere asko: Nola eratzen da bilduma bat? Zeinena da lan hau? (bai baitira euren anaia edo aitei egozten zaizkien lanak) Ba al da emakume artista profesionalik?