Itxi

Amarauna

Arabako landa eremuko herriak

Arabako landa eremuko herriek badituzte zailtasunak baina aukera berriak ere eskaintzen dituzte

Arantxa Arza | EITb Media

Ondorio horretara iritsi liteke Lantziegotik Mikel Izagirre oliogileak eta Esther Duranak, Añanako Landa Garapeneko teknikari-kudeatzaileak, esan digutenetik.

  • Lantziego udazkenean

    Lantziego udazkenean

    22:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Ikaskuntzak Arabako herrien komunikazio-tratamenduari eta lurralde-aniztasunari buruzko eskuliburu labur bat argitaratu du, edukiaz jardun dugu Ion Muñoarekin; proiektuko zuzendaritza taldekoa bera. Gida hori gauzatzeko Arabako landa eremuko errealitatea aztertu dute eta horren adibide bi ezagutu ditugu "Amarauna" saioan: Mikel Izagirre Lantziegoko Erroiz olio dolarean oliba olio birjin estra ekoizten du Dounia El Koussirekin batera. Lurrari lotuta bizi dira eta hori landa eremuko herriek asko errazten dute, auzolanean olioa eginez, elkarri lagunduz lan egitea gustuko dute.

Esther Durana Duque  Añanako Landa Garapeneko teknikari-kudeatzailea da eta berak landa eremuko herri txikietan  hobetu beharreko alorrak  nabarmendu dizkigu: zerbitzuak, laguntza ekonomikoak, garraioa, telelana, etxebizitzarako sarbidea... Jendearen parte hartzea eta pertenentzia sentimentua sustatu beharra dagoela iruditzen zaio berari, biztanle berriak erakarri ahal izateko.