Itxi

Amarauna

Open House

Burtzeñako "katedrala" eta beste hainbat altxor, herritarrentzat zabalik

Unai Urreaga | EITB Media

Open House jaialdiaren bosgarren edizioa aurtengoa. Normalean itxita egoten diren 49 eraikin ireki dituzte aurten. 18.000 bisitarientzat antolatu dituzte hitzorduak.

  • Bisitariak Fesa-Ercross pabiloian

    Bisitariak Fesa-Ercross pabiloian

    11:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Andoni Pombo gure arkitekoa lagun hartuta Zazpi Kaleetako "La Bolsa", Zorrotzaurreko Kunsthal eraikina eta Barakaldoko Fesa-Ercross pabiloia bisitatu ditugu.

Azken hori Kadaguak eta Bilboko itsasadarrak bat egiten duen lekutik gertu, Burtzeñako industrigunean dago. 1912an eraikia, ongarriak egiteko fosfatoa tratatzeko erabiltzen zuten. "Katedral industriala" dela, halaxe esan digu bisitari batek. Kanariar Uhartetik ekarritako pinu egurrez egina, oraindik zutik diraute 11 metroko altuera duten pieza bakarreko zutabeek.

Halako ezaugarriak dituen beste eraikin bat bakarrik geratzen da eraitsi edo erre gabe Iberiar penintsula osoan. Bilbo Handiko industria ondarearen adibide honek bisitari ugari erakarri ditu.