Amarauna
Gerra Zibila
Ariznabarreta: "Nire aitaren historia ezagutzea lortu dut eta baita gerra-kide izan zuen txinatarrarena ere"
A.A |EiTB Media
Topatutako dokumentuekin bere aitaren historian sakondu du Bego Ariznabarretak. Pozik kontatu dizkigu aurkikuntzak eta hortik tiraka egindako ibilbidea.
-
Bego Ariznabarreta
26:47 min
Konfinamenduan ganbaran topatutako eskuizkribu eta dokumentuekin aitak txikitan kontatutakoa istorioak osatu dituzte. Gerra Zibileko bizipenak dira, oroitzapen idatziak. Luis Ariznabarreta "Espilla" milizianoak bizitakoa eta sufritutakoa. Gerra-kide izan zituenen izenak ere topatu dituzte, tartean, alboan izan zuen txinatar batena. "Xangai" edo Aking Chan.
Bere aitaren bidea jaso eta gorde du azken urtean Bego Ariznabarretak. Jazoera horietaz eta Euskal Armadan izan zen brigadista txinatarraz aritu zaigu.